2018(e)ko urriaren 2(a)

BERRIA | Kamera ezkutuak lantokian


Aste honetako sarreran berri bat aztertuko dugu, apirilean El País egunkariko “Cinco Días” ekonomiari buruzko atalean agertu zena, “Derecho a la intimidad y cámaras ocultas en el lugar de trabajo” izenburupean.

Kasu hau saltoki batean gertatu zen. Ugazabak, kutxaren kontabilitatea koadratzen ez zela ikusita, denda osoan zehar bideozaintza sistema instalatzea erabaki zuen. Datuak Babesteko legeari jarraituz irudien grabazioa gauzatzen ari zela jakinarazten zuten kartelak jarri zituen, baina ez leku guztietan. Kutxaren inguruan, kamera ezkutuak jarri zituen (oharrarik gabe) bere langileak kontrolatzeko.

Kamera ezkutu horiek aztertzean, jabeak konturatu zen bost langilek -zenbait bezeroen laguntzarekin- kutxatik dirua lapurtu zutela. Horrela, enpresak langile horiekin bildu eta gertatutakoa azaldu ostean, lapurreta onartu eta kaleratuak izan ziren.

Hala eta guztiz ere, langile guztiek kaleraketa aurkaratu eta epaitegietara eraman zuten. Madrilgo lan-arloko epaitegiak zein Auzitegi Nagusiak iraizpen horiek bidezkoak zirela esan zuten, indarrean zegoen doktrina konstituzionala (Auzitegi Konstituzionaleko 2016ko martxoaren 3ko epaia) ohar-kartela jarrita egonez gero langileak bertan ez daukala zer esaterik argudiatuz.

Hala eta Guztiz ere, langileek Giza Eskubideen Auzitegi Europarrera jo zuten, enpresariak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8.artikulua (bizitza pribatua errespetatzeko eskubidea) eta 6.1 artikulua (prozesu bidezkoa izateko eskubidea, abisurik gabeko kamerekin grabatutako irudiak froga judizial bezala erabiltzeagatik) urratu zituelakoan.

Horrela, GEAEk pasaden urtarrilaren 8an argitaratu zuen bere epaia, kamera ezkutu horiekin grabatutakoa Datuen Babeserako Lege Organikoaren kontrakotzat hartzen Izan ere, aurreko postean esan genuen bezala, lan-kontratu bat sinatzeko ez dakar hiritarra izateagatik dauden eskubideen urraketa. Langile bakoitzak 4000€ko kalte-ordainak lortu bazituen ere, ez zuen kaleratzea sahiestu beste frogarik bazegoelako, hala nola langileek onartutakoa.

Honek jurisprudentzia aldatu eta zera ezarri zuen: langileriak aurretik daukan informazioa erabakigarria dela iraizpena legezkoa edo legearen kontrakoa dela argitzeko. Beraz, inoiz horrelakorik egin behar baduzu, gogoratu “Adi, kamarak grabatzen” kartel handi bat jartzeaz!!!



________________________________________________

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina