2018(e)ko abenduaren 21(a)

Bukaera eta hausnarketa orokorra


Neguko oporren etorrerarekin bukatu dugu lauhilekoa, eta honekin batera proiektu hau. Beraz, uste dut hausnarketa egiteko garaia heldu dela.

Lan hau egin dugun ikasle guztiok, bakoitzak nahi izan duen gaiaren inguruan, erronka handi bati aurre egin behar izan diogu. Izan ere, gutxitan ikusi gara hain modu iraunkorrean lan egiteko beharran. Halaber, informazio asko bilatzera eta garrantzitsua dena lastotik bereiztera behartu gaitu, beste lan batzuk burutzeko eta bizitza bertarako baliogarria izan dena.

Nireari dagokionez, langileen intimitatea oso garrantzitsua dela berretsi egin dut. Izan ere, askotan ahazten da pertsonak ere direla, eta ondorioz haiei dagokien eskubide guztiak egikaritzeko ahalmena dutela.

Nahiko disfrutatu dut blog hau egiten, gustuko dudan eta gaur egun pil-pilean dagoen gai honi buruz gauza ugari ikasi egin ditudalako. Hala ere, kontuan izan behar da egun batzuetan zaila egin zaidala "inspirazioa" aurkitzea. Horregatik, hurrengo kurtsoetan ikasleren batek hemendik pasatzen bada, gomendatzen diot ezer baino lehen blog osoaren gidoia egitea, post bakoitzean jarri nahi duenarekin. Uste baino erabilgarriagoa da!!!

Besterik gabe, eskerrik asko nire blog hau irakurtzeagatik!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina