2018(e)ko urriaren 9(a)

LEGEDIA | Langileen Estatutuko 20.artikulua


Aurretik idatzitako sarrera batean [Langileriak badauka intimitatea izateko eskubidea?] azaldu genuen nola ukaezina zela langileriak lantokian norbere intimatea izateko eskubidea daukala, lan-kontratu bat sinatzeak ez dakarralako Konstituzioak, hiritarra izanda, bermatzen dituen eskubideen murizketa.

Gainera, Langileen Estatutuak bere 4.2. artikuluan (lan-eskubideak arautzen dituena) zera bermatzen du: “(langileen) Intimitatea errespetatu eta pertsonaren duintasunari zor zaion tratua jasotzeko eskubidea; horren barruan sartzen dira sexuarekin zerikusia duten hitzezko edo bestelako eraso fisikoetatik babestea, edo arraza edo etnia dela, erlijioa edo sinismenak direla, ezintasunen bat, adina edo sexujoera dela eta babestuta egotea

Hala ere, ikusi genituen eskubide horren mugak, Langileen Estatutko 20.artikuluak, - “Lan-jardueraren zuzendaritza eta kontrola” arautzen duenak- jarritakoak, alegia. Horixe izango da gaurko postean sakonduko duguna.

Artikuluaren lehenengo zatia dioenez, “Hitzartutako lana egin behar du langileak derrigorrez, enpresaburuaren zuzendaritzapean, edo zuzendariak izendatutako pertsonaren batek zuzenduta”. Beraz, behin lan-kontratua sinatuta langileak konpromezua hartzen du zuzendaritzatik bidalitako arauak betetzera.

Geroago, artikulu berak “Nolanahi ere, bai langileak eta bai enpresaburuak berak ere, elkarrekiko zerbitzuetan, fede onak eskatzen duen moduan jardungo dute” xedatzen du, langile eta nagusiaren arteko konfidantza oso garrantzitsua baita.



Artikuluaren 3. puntuak, zera dio: “Langileak laneko bere betebehar eta eginbeharrak betetzen dituela egiaztatzeko zaintza eta kontrolerako neurririk ustez egokienak har ditzake enpresaburuak, langilearen giza duintasunari zor zaion begirunea zainduz, bai neurriok hartzerakoan zein ezartzerakoan ere; langile urrituen kasuan, halakorik badago, bakoitzaren benetako gaitasuna hartu behar du kontuan”.

Larbulbiduz, Langileen Estatutuak enpresariari kontrolerako ahalmena ematen dio, betiere langileriaren oinarrizko eskubideak eta duintasuna ziurtatzen. Horrez gain, euren arteko fede ona egon behar da, beraz aurreko postean ikusi genuen bezala, biek jokabide ezegokiak izanez gero ondorio legalak izan dezakete.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina