2018(e)ko abenduaren 21(a)

Bukaera eta hausnarketa orokorra


Neguko oporren etorrerarekin bukatu dugu lauhilekoa, eta honekin batera proiektu hau. Beraz, uste dut hausnarketa egiteko garaia heldu dela.

Lan hau egin dugun ikasle guztiok, bakoitzak nahi izan duen gaiaren inguruan, erronka handi bati aurre egin behar izan diogu. Izan ere, gutxitan ikusi gara hain modu iraunkorrean lan egiteko beharran. Halaber, informazio asko bilatzera eta garrantzitsua dena lastotik bereiztera behartu gaitu, beste lan batzuk burutzeko eta bizitza bertarako baliogarria izan dena.

Nireari dagokionez, langileen intimitatea oso garrantzitsua dela berretsi egin dut. Izan ere, askotan ahazten da pertsonak ere direla, eta ondorioz haiei dagokien eskubide guztiak egikaritzeko ahalmena dutela.

Nahiko disfrutatu dut blog hau egiten, gustuko dudan eta gaur egun pil-pilean dagoen gai honi buruz gauza ugari ikasi egin ditudalako. Hala ere, kontuan izan behar da egun batzuetan zaila egin zaidala "inspirazioa" aurkitzea. Horregatik, hurrengo kurtsoetan ikasleren batek hemendik pasatzen bada, gomendatzen diot ezer baino lehen blog osoaren gidoia egitea, post bakoitzean jarri nahi duenarekin. Uste baino erabilgarriagoa da!!!

Besterik gabe, eskerrik asko nire blog hau irakurtzeagatik!!


2018(e)ko abenduaren 13(a)

HIESa eta lantokian intimitatea izateko eskubidea (II)

Aurreko astean hasi genuen hariari jarraituz, aste honetako sarreran ere HIESa eta GIBa izango dugu mintzagai. Oraingoan, Alcala de Henares-eko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen baitan dagoen Klinika Juridikoak CESIDA elkartearekin elkarlanean argitaratutako txostena ikusiko dugu, "VIH y Privacidad" izenburupean Miguel A. Ramiro Avilés doktoreak eta Paulina Ramírez Carvajal doktorandoak idatzi zutena.

Lan horren helburu nagusia zera da, argitzea ea langileek euren egoera serologia jakinaraztera behartuta daudenetz. Oso dokumentu baliagarriaren aurrean gaude, izan ere, gu geuk aurreko postean esan genuen bezala langileen intimitatearen eskubideaz gain Langileen Estatutuan agertzen diren beste oinarrizko batzuk ere jokuan daudelako, hala nola lana izatekoa eta lanbidea askatasunez aukeratzekoa, besteak beste.

Resultado de imagen de vih en el trabajo

Osasun arloari dagokien datuen babesa ondorengo lege eta jurisprudentziaren bitartez araututa dago:
  • Espainiako Konstituzioko 18.1. artikulua: "Se garantiza el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen"
  • Auzitegi Konstituzionalaren 134/1999 epaia: "el derecho a la intimidad salvaguardado en el artículo 18.1 CE tiene por objeto garantizar al individuo un ámbito reservado de su vida frente a la acción y al conocimiento de terceros, sean estos poderes públicos o simples particulares, que está ligado al respeto de su dignidad"
  • 1/1982 Lege Organikoa, Ohorearen, Norberaren Intimitatearen eta Irudiaren Eskubide Zibilaren buruzkoa: Gai hau Jurisdikzio Zibilari dagokiola xedatzen du, eta baita ere ukiezina, besterezina eta  preskribiezina dela. Gainera, 7. artikuluak  intromisio ez-zilegitzat zera hartzen du: "la divulgación de hechos relativos a la vida privada de una persona o familia que afecten a su reputación y buen nombre" eta "la revelación de datos privados de una persona o familia conocidos a través de la actividad profesional u oficial de quien los revela" .
  • 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalaren Babesari buruzkoa: Datuak  modu zilegian bildu ahal dira horren titularrak espresuki baimena eman duena eta bakarrik batu ziren helbururako.
  • Zigor Kodeko beste hainbat artikulu, hala nola ZKko 197.art eta ZKko 198art.-ak.
Resultado de imagen de vih intimidad

Ez dagoenez mugagabeko eskubiderik, langilearen intimitatea izateko eskubidea mugatzeko indarrean dagoen legediaren arabera egin behar da, eta hurrengoko moduetan egin daiteke:
  1. Arestian aipatu bezala, titularraren baimen berariaz.
  2. Legez, hala nola 41/2002ko Legeak 4. artikuluan xedatzen duen bezala osasun publikoko arrazoiak direla eta.
  3.  Auzitegi Konstituzionalak 70/2009 epaian esan zuen bezala, beste eskubide konstituzionalen aurrean intimitatea izateko eskubideak "amore" eman dezake, betiere justifikazio konstituzional batean oinarriturik.
Enplegatzailari egoera serologikoa argitzeari buruz CESIDAk eta UAHren Klinika Juridikoak hurrengokoa diote "La regla general en este campo es que los exámenes médicos periódicos en el ámbito laboral son voluntarios y que las pruebas incluidas en los mismos deben ser aquellas que sean indispensables y pertinentes. La clave en este asunto es cómo se  interpreta el artículo 22 de la Ley 31/1995, de Prevención de Riesgos Laborales, que es la base legal en la que se apoyan los reconocimientos médicos en el ámbito laboral." Beraz, enpresak analisiren bat egin nahi badu (hala odolekoa nola beste edozein) modu argi eta zehatzean isladatu behar du zer aztertuko duen.

Laburbilduz, enpresak ez dauka langileen egoera serologikoa jakiteko eskubiderik, ez bada lanpostu berezi baterako legeak horrela eskatzen duelako (adibidez, segurtasun indarrak), osasun publikoko arrazoia dela medio edo langileak berak erabaki duelako. Eta behin jakinez gero, erantzukizuna izango du datu hori behar den moduan babesteko.


_______________________________________________________________________
http://www.cesida.org/wp-content/uploads/2013/09/ClinicaLegal_Informe_VIH_Y_PRIVACIDAD-.pdf
http://www.cesida.org/
http://derecho.uah.es/facultad/clinica-legal.asp


2018(e)ko abenduaren 3(a)

HIESa eta lantokian intimitatea izateko eskubidea (I)


Imagen relacionada
Gaur, abenduak 3,  HIESaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea daukaten pertsonen lantokian pairatu behar duten egoera aztertuko dugu.

Hasi baino lehen, HIESa zehazki zer den azaltzeko beharra daukagu. Hiesa GIBak (erderaz VIH) eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da, immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duena. Beraz, pertsona batek HIESa garatzeko lehendabizi GIB birusarekin kutsatu behar da. 

Hori gertatzeko hiru modu baino ez daude: 
--> Sexu bidez (fluidoen bitartez)
--> Odol kutsatuarekin kontaktua izanez 
--> Amatik haurretara (amak GIBa jadanik daukanean haurrari birusa trasmititu ahal dio erditzean edo edoskitzean).

Horiek GIBa kutsatzeko modu bakarrak diren heinean, ezin da eguneroko kontaktu arruntekin transmititu: txistuaren bidez, izerdiaren bidez, musuen bidez, fereken bidez, komun berdinak erabiliz, doministukuen bidez, mahai berdinean eseriz, ezta lantoki berean lan eginez. 

Gainera, nahiz eta gaur egunerarte oraindik ez den gaixotasun honen sendabiderik aurkitu, birusa "loarazteko" farmako ugari daude, hots, GIBa daukaten pertsona diagnostikatuak tratamendu egokia jarraitzen ari badira ezin dute birusa kutsatu, kutsatzeko hiru moduen bitartez ere ez.

Hala ere, lagun seropositiboek (horrela deitzen zaie GIBa daukatenei) ezjakintasuna dela eta izugarrizko diskriminazioa sufritzen dute, eta zailtasun handiak dituzte lantokian ere.

Egoera hori argira ateratzeko, eta langile horien babesean aritzen diren profesionalak laguntzeko helburuarekin Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE-OIT) eskuliburu bat argitaratu zuen, "El VIH y el sida y los derechos laborales: Un manual para jueces y profesionales del derecho"  gaurko post honetan azalduko duguna. Sarrera luzeegia ez izateko, hurrengo asterako utziko dugu CESIDAk (Coordinadora Estatal sobre VIH y SIDA) Alcalá Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Klinika Juridikoarekin elkarlanean atera zuen txostena.

1988an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak adierazi zuenez, pertsona orok intimitatea izateko eskubidea bazuten Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 17. artikuluan oinarrituta. Horrela, hirugarren pertsonek bildu dituzten datuak ezin dituzte erabili Itun horretan debekatzen diren helburuetarako, horretako bat lan diskriminazioa delarik.

Izan ere, lagun seropositibioen egoera argira ateratzeak pertsona horren inguruan estigma eta diskriminazio ugari sor ditzake, langilea dimisioa aurkeztera behartzen. Beraz, auzitegiek kasu hauek iraizpen bezala tratatuko dituzte, enpresari dagozkien kalte-ordaink ordainarazten. Horren adibide gisa daukagu Kanadako Giza Eskubideen Auzitegiak 1989ko irailaren 26a eman zuen TD 14/89 epaia.

Resultado de imagen de human rights court canada
Canadadian Supreme Court
Bestalde, LANE-OITk 1997an Langileen Datu Pertsonalei buruzko Errepertorioa argitaratu zuen, datu horiek behar bezala babesteko zenbait jarraibidekin, euren artean osasun-datuak daudelarik. Horretan oinarrituta, datu medikoak bakarrik bildu ahal dira ondorengo kasuetan, eta betiere dagokion herrialdeko legedia jarraituz:
 -lanpostu zehatz bat betetzeko balditzak konprobatzeko
 - Laneko osasun eta segurtasun arauak betetzeko
 - Gizarte prestazioak ezartzeko

Halaber, 200 zenbakidun aholkuak, hitzez hitz, dio: 
«[…] no deberían exigir a los trabajadores, con inclusión de los trabajadores migrantes, las personas que buscan un empleo y los solicitantes de empleo, que revelen información personal relativa al VIH sobre sí mismos o sobre terceros. El acceso a esa información debería regirse por normas de confidencialidad compatibles con lo dispuesto en el Repertorio de recomendaciones prácticas de la OIT sobre la protección de los datos personales de los trabajadores, 1997, y en otras normas internacionales pertinentes sobre la protección de datos personales».


_________________________________________________________________________________


https://www.ilo.org/dyn/normlex/es/f?p=NORMLEXPUB:12100:0::NO::P12100_ILO_CODE:R200