2018(e)ko abenduaren 3(a)

HIESa eta lantokian intimitatea izateko eskubidea (I)


Imagen relacionada
Gaur, abenduak 3,  HIESaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea daukaten pertsonen lantokian pairatu behar duten egoera aztertuko dugu.

Hasi baino lehen, HIESa zehazki zer den azaltzeko beharra daukagu. Hiesa GIBak (erderaz VIH) eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da, immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duena. Beraz, pertsona batek HIESa garatzeko lehendabizi GIB birusarekin kutsatu behar da. 

Hori gertatzeko hiru modu baino ez daude: 
--> Sexu bidez (fluidoen bitartez)
--> Odol kutsatuarekin kontaktua izanez 
--> Amatik haurretara (amak GIBa jadanik daukanean haurrari birusa trasmititu ahal dio erditzean edo edoskitzean).

Horiek GIBa kutsatzeko modu bakarrak diren heinean, ezin da eguneroko kontaktu arruntekin transmititu: txistuaren bidez, izerdiaren bidez, musuen bidez, fereken bidez, komun berdinak erabiliz, doministukuen bidez, mahai berdinean eseriz, ezta lantoki berean lan eginez. 

Gainera, nahiz eta gaur egunerarte oraindik ez den gaixotasun honen sendabiderik aurkitu, birusa "loarazteko" farmako ugari daude, hots, GIBa daukaten pertsona diagnostikatuak tratamendu egokia jarraitzen ari badira ezin dute birusa kutsatu, kutsatzeko hiru moduen bitartez ere ez.

Hala ere, lagun seropositiboek (horrela deitzen zaie GIBa daukatenei) ezjakintasuna dela eta izugarrizko diskriminazioa sufritzen dute, eta zailtasun handiak dituzte lantokian ere.

Egoera hori argira ateratzeko, eta langile horien babesean aritzen diren profesionalak laguntzeko helburuarekin Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE-OIT) eskuliburu bat argitaratu zuen, "El VIH y el sida y los derechos laborales: Un manual para jueces y profesionales del derecho"  gaurko post honetan azalduko duguna. Sarrera luzeegia ez izateko, hurrengo asterako utziko dugu CESIDAk (Coordinadora Estatal sobre VIH y SIDA) Alcalá Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Klinika Juridikoarekin elkarlanean atera zuen txostena.

1988an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak adierazi zuenez, pertsona orok intimitatea izateko eskubidea bazuten Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 17. artikuluan oinarrituta. Horrela, hirugarren pertsonek bildu dituzten datuak ezin dituzte erabili Itun horretan debekatzen diren helburuetarako, horretako bat lan diskriminazioa delarik.

Izan ere, lagun seropositibioen egoera argira ateratzeak pertsona horren inguruan estigma eta diskriminazio ugari sor ditzake, langilea dimisioa aurkeztera behartzen. Beraz, auzitegiek kasu hauek iraizpen bezala tratatuko dituzte, enpresari dagozkien kalte-ordaink ordainarazten. Horren adibide gisa daukagu Kanadako Giza Eskubideen Auzitegiak 1989ko irailaren 26a eman zuen TD 14/89 epaia.

Resultado de imagen de human rights court canada
Canadadian Supreme Court
Bestalde, LANE-OITk 1997an Langileen Datu Pertsonalei buruzko Errepertorioa argitaratu zuen, datu horiek behar bezala babesteko zenbait jarraibidekin, euren artean osasun-datuak daudelarik. Horretan oinarrituta, datu medikoak bakarrik bildu ahal dira ondorengo kasuetan, eta betiere dagokion herrialdeko legedia jarraituz:
 -lanpostu zehatz bat betetzeko balditzak konprobatzeko
 - Laneko osasun eta segurtasun arauak betetzeko
 - Gizarte prestazioak ezartzeko

Halaber, 200 zenbakidun aholkuak, hitzez hitz, dio: 
«[…] no deberían exigir a los trabajadores, con inclusión de los trabajadores migrantes, las personas que buscan un empleo y los solicitantes de empleo, que revelen información personal relativa al VIH sobre sí mismos o sobre terceros. El acceso a esa información debería regirse por normas de confidencialidad compatibles con lo dispuesto en el Repertorio de recomendaciones prácticas de la OIT sobre la protección de los datos personales de los trabajadores, 1997, y en otras normas internacionales pertinentes sobre la protección de datos personales».


_________________________________________________________________________________


https://www.ilo.org/dyn/normlex/es/f?p=NORMLEXPUB:12100:0::NO::P12100_ILO_CODE:R200

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina